Pilar Kaltzada

Pilar Kaltzada

Presentadora

“Linking Ideas” komunikazio estrategikoko agentziaren bazkide sortzailea. Kazetaria, komunikabide desberdinetako kolaboratzailea eta edozein motatako ekitaldien gidaria da. 

20 urtetik gorako esperientzia du aholkularitzaren sektorean, erakunde eta zuzendaritza komunikazio estrategikoaren, erakunde harremanen, berrikuntzaren eta eraldaketaren arloetan. 

Enpresa komunikazioaren arloan, etengabe eskaini die aholkularitza euskal enpresei, zuzendaritza taldeei eta erakundeei, eta horietarako hedapen, antolakuntza eta enpresa eraldaketako proiektuak garatu ditu. Arlo horretan landu dituen espezializazio eremuak hauek dira, besteak beste: gizarte erantzukizun korporatiboa, barne eta kanpo komunikazioa, eraldaketa digitala eta ekonomia berria, aldaketaren kudeaketa eta genero berdintasuna. 

Arlo teknologiko-finantzarioan, Ide Labs, Informática de Euskadi Taldearen (IDE) I+G+b laborategia eta Accenture-Kutxabanken joint venture zuzendu zituen. Unitate horren bitartez, berrikuntza proiektuak zuzendu zituen finantzen eta zerbitzuen arloko enpresetan. 

Think Tank, enpresa eta erakunde publiko ugarirekin ari da lankidetzan, garapen sozial eta ekonomikoko alternatibak aztertzeko, egiaztatzeko eta hedatzeko: enpresa eredu berriak, sormen industriak, zuzendaritza ikaskuntza, berdintasun politiken garapena, alfabetatze digital exekutiboa, lehiakortasuna eta gizartearen eraldaketa, lurralde berritzaileak, ingurune eleaniztunak...

#OpenBankingBilbao

Hizlariak

Imran Gulamhuseinwala

David Beardmore

David Beardmore

Ángel Nigorra

Ángel Nigorra

Iratxe Martín

Iratxe Martín Soriano

Ricardo Segoviano

Pedro Azpiazu

Lupina Iturriaga

Lupina Iturriaga

Marga Garcia Aguila

Marga Garcia Aguila