IBM 1991n sortu zen Ameriketako Estatu Batuetan eta 175 herrialdetan baino gehiagotan dago. Munduan 380.000 profesionaletik gora ditu lanean. Espainian, 1926az geroztik ari da lanean. Jarduera nagusitzat du bezeroei irtenbide teknologikoak eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzea, haien negozioek arrakasta izan dezaten laguntzeko.
IBMren arrakasta merkatuaren eta gizartearen aldaketetara egokitzeko duen gaitasunean oinarritu da. Enpresak edozein sektoretako enpresei laguntzen die eraldaketa digitalari ekiten. Horretarako, IBMk balio erantsi handiko teknologia ugari ditu, besteak beste: IBM Watson sistema kognitiboak; IBM Cloud, hodeiko konputazioa; IBM MobileFirst, mugikortasun teknologiak eta Zibersegurtasuna, betiere ikuspegi sektorial batekin.
IBM, gainera, hazten ari diren soluzioen abangoardian dago. Horien adibidea da Blockchain, pertsonen eta erakundeen arteko harreman digitalean aldaketa handiak ekarriko dituena eta merkatuak Internetek baino gehiago demokratizatuko dituela aurreikusten duena.
Laburbilduz, IBMren proposamena da enpresak digitalizaziotik harago joatea eta erakunde kognitibo bihurtzea, beren eraginkortasuna, ezagutza eta berrikuntza biderkatzeko, aukera berriak azkarrago ezagutuz.