Lupina Iturriaga

Lupina Iturriaga

CEO

Fintonic

10:40

Aztergaia
Ez duzu behar banku bat, finantza-zerbitzu hobea edukitzeko

Lupina, Fintonicen sortzailea eta zuzendaria, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziaduna da (CUNEF). Bertan, beka bat lortu zuen merezimendu akademikoei esker, eta horrekin argi utzi zuen enpresaren eta finantzen sektorean zer-nolako balioa duen.

Denbora tarte batean, bankaren munduan aritu zen buru-belarri; lehenik eta behin, New Yorken, eta geroago, Madrilen, non urte batzuetan diruzaintzaren eta banka komertzialaren arloan aritu zen. Azkenik, IDEON enpresako bazkide egin zen, eta finantzaren arloko aholkularitzan lider bihurtu zen.

Lupina Iturriagaren ibilbide profesionalari erreparatuta, gazte-gaztetatik izan da aditua finantza plangintzan; horri berezkoa duen ekintzailetza profila gehitu behar diogu, eta ezaugarri horiek eraman dute Espainian Fintonic sortzera.

2012 urte amaieran sortu zen FINTONIC, eta arrakasta handia izan zuen finantza pertsonalak sinplifikatzeko eta kontrolatzeko aplikatzen diren teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailei etekina ateratzeko interesa zuten guztien artean. Negozio disruptiboa da; batez ere, erabiltzaileekin komunikatzeko eta elkarrekiko harremanean jarduteko daukan moduagatik.

Gaur egun, 450.000etik gora erabiltzailek darabilte aplikazio hau, zeinek informazio neutrala eta objektiboa eskaintzen duen, herritar orok izan dezan aukera bere diruari buruzko erabakirik onenak hartzeko, aurrezteko, eta gainera, sakelakoaren bitartez zuzen-zuzenean produktuak kontratatzeko.

Fintonicen erabilera eta finantza pertsonalak kudeatzean daukan eraginkortasuna direla tarteko, Googleren Finance sektoreko Berrikuntza Mugikorraren 1. Saria jaso du plataformak. Bestalde, Lupinak egindako ibilbideak ere dagokion aitortza jaso du berriki. Choiseul Institutuak egin dio, "100 Economic Leaders for Tomorrow" sailkapenean txertatu baitu. Txosten horrek, hain zuzen, Espainian etorkizun handieneko 100 gazte talentudunak identifikatzen ditu (2017. urtea eta 2016. urtea). Blackbox By Google Entrepeneurs programa apartak mundu osoko ekintzaileekin batera San Frantziskon parte har zezan aukeratu zuen.  Eta aurreko asteetan, eragin handieneko 500 emakumeen artean izendatu zuten, Yo Dona zerrendak argitaratutakoaren arabera (2017an eta baita 2016ko edizioan ere).

Madrilgo Komunitatearen Izarra jaso zuen 2017an, bere enpresa balioagatik. Horixe da, hain justu, Komunitateak ematen duen garaikurrik handiena (2007ko martxoan); zehazki, euren ahaleginarekin, jarraikitasunarekin, konpromisoarekin eta karrarekin gure gizartean rol garrantzitsu bat jokatzen duten emakumeei zuzendutakoa.

#OpenBankingBilbao

Hizlariak

Imran Gulamhuseinwala

David Beardmore

David Beardmore

Ángel Nigorra

Ángel Nigorra

Iratxe Martín

Iratxe Martín Soriano

Ricardo Segoviano

Pedro Azpiazu

Lupina Iturriaga

Lupina Iturriaga

Marga Garcia Aguila

Marga Garcia Aguila