David Beardmore

David Beardmore

Merkataritza zuzendaria

OPEN DATA INSTITUTE (LONDON)

11:45

KEYNOTE
Open Banking: An international perspective

13:05

PANEL
Banka irekiaren erronkak eta aukerak

David Open Data Institute erakundeko merkataritza, enpresa garapen eta marketineko jarduerak zuzentzen ditu. 20 urtez datuetan oinarritutako ezagutzaren eta marketinaren arloetan lan egiteari esker, sektore eta herrialde askotako marka garrantzitsuekin lan egiteko aukera izan du. Datuen arloko munduko eragile handienetako batzuekin lan egiteaz gain (hala nola Experian, Callcredit eta Telefónica), Davidek datuetan oinarritutako ezagutzaren bere enpresa, Thinkdata, zuzendu zuen bost urtez, Bertelsmann enpresak erosi zuen arte.

The Open Data Institute erakundeak zeregin handia izan zuen Open Banking eredua garatzeko Erresuma Batuan, Her Majesty's Treasury erakundearekin batera lanean, eta Open Banking Working Group sortzeko 2015eko irailean. Azken talde horren helburua da ikertzea open dataren azpiegiturak zer modutan lagundu diezaiokeen Erresuma Batuko gobernuari lehiakortasuna handitzeko eta kontsumitzailearen teoria hobetzeko helburuak lortzen.

Davidek sarri parte hartzen du hizlari gisa Open Banking arloko konferentzietan Erresuma Batuan eta nazioartean, eta BBC TV telebista kateak ere elkarrizketa egin zion Erresuma Batuan ofizialki abian jarri zen egunean. ODIk aholkuak ematen jarraitzen du open banking eredua garatzeko eta abian jartzeko beste herrialde batzuetan, Mexikon, Australian, Zeelanda Berrian eta Japonian, besteak beste. ODIko Open Banking arloa zuzentzeaz gainera, Davidek antzeko open data ekimenak garatzen laguntzen die beste industria sektore batzuei, hala nola kirolaren eta jarduera fisikoaren, uraren eta farmazeutikoen sektoreei.

Davidek, berez, musika klasikoko prestakuntza jaso du, eta Cambridgeko Unibertsitateko masterra eta MBA edo enpresa zuzendaritzako masterra ditu marketinean. Optimista da eta Nottingham Forest Football Club taldeko denboraldiko bonua erosten jarraitzen du.

#OpenBankingBilbao

Hizlariak

Imran Gulamhuseinwala

David Beardmore

David Beardmore

Ángel Nigorra

Ángel Nigorra

Iratxe Martín

Iratxe Martín Soriano

Ricardo Segoviano

Pedro Azpiazu

Lupina Iturriaga

Lupina Iturriaga

Marga Garcia Aguila

Marga Garcia Aguila