Ángel Nigorra BIZUMek kudeatzen duen Ordainketa Prozeduren Sozietatearen zuzendari nagusia da. BIZUM denbora errealean mugikorretik ordainketak egiteko Espainiako bankaren soluzio berria da.
Nigorrak esperientzia handia du ordainketa bitartekoen sektorean eta hemezortzi urte baino gehiagoko ibilbidea du Espainiako banku sektorean. Hori horrela, EURO 6000ren zuzendari nagusia izan zen aurretik. Konpainia horretan jardun zen hainbat erantzukizun betez azken hamabost urteetan.
Horrez gain, Ordainketa Bitartekoen Negozio Garapenaren arduraduna izan zen Cecabanken eta aurretik, zuzendari kargua izan zen European Management Consulting erakundean. Telekomunikazioetako ingeniaria da (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa).